XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bai interesgarria extralurtarrentzako mezua.
George Scottek mezuan zegoen gauza bakoitzaren zergatia azaldu zigun.
Baina azter dezagun...
Hizkuntza guztietako hitzak, hitz egiten badakite ere.
Matematikazko eragiketak, adimentsuak garela adierazteko.
Gure irudiak, nolakoak garen jakin dezaten.
Abesti bat, sentiberak badira ere.
Gure planetaren irudia, beraiek non gauden jakin dezaten.
Ura: gure bizitzaren ezaugarri garrantzitsua delako.
- Oso interesgarria da, ezta?
Asmatu zuk beste bat, gelako bati bidaltzeko.
Honetarako suposa ezazu beste munduko ume batekin kontaktoan jarriko zarela.
Mikel, espazioan zenbat denbora igaroko zuten jakin ondoren, lagunei kaso egiteagatik erabat damutu zen... eta honela adierazten du:
Inoiz ezertaz damutu al zara?
- Kontatu taldean eta gero lagunekin antzeztu.
Beste lagun batzuk gonbentziturik, sagarrak lapurtzera joan zarete.
Horretan zaudetenean txakurrak agertu dira.
Zeharo damututa zaudete!